Maileguak eta irabaziak gora, Kutxabanken

2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. «Inguru makroekonomikoan aldeko baldintzak nabari dira» bankuen sektorean ere. Horien eskutik, Kutxabankek 254,2 milioi euro irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe horretan baino %10,1 gehiago. Euriborra oraindik balio negatiboetan izan arren, bankuak lortu du horiei etekina ateratzea: 416,3 milioi euroren irabazia utzi diote interesek (+%0,1) eta 290,5 milioirena komisioek (+%3,5). Mailegu ustelei edo zalantzazkoei aurre egiteko baztertutako dirua, berriz, gutxitu egin du: 145,8 milioi izan dira, %62,2 gutxiago.

Datu ekonomiko onen eskutik, hipoteka mailegu berrien kontratazioan errekorra lortu du Kutxabankek: 14.500etik gora eman ditu urtarriletik irailera arte, iaz baino %21,6 gehiago. Gaur egun, hipoteketan, %37,7ko merkatu kuota du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kreditu pertsonaletan ere krisi aurreko maila gainditu du: 358 milioi eman ditu aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.