70 milioi irabazi ditu Siemens Gamesak

2018ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
ZAMUDIO. Bateratzearen ondorengo lehen urte fiskala «helburuak beteta» itxi du Siemens Gamesak. 2017ko urritik 2018ko irailera doan tartean 9.122 milioi euroren salmentak izan ditu, aurreko urtean baino %17 gutxiago. Erorketa horrek bi arrazoi ditu: batetik, haize errota gutxiago saldu dituela, baina batez ere merkeago saldu behar izan dituela, lehia oso bizia baitago orain energia eolikoan.

Prezioak, batez ere, lurreko haize errotetan ari dira jaisten, eta horiek dira oraindik ere Siemens Gamesaren salmenten %80. 2017an, ordea, %82 izan ziren, eta itsasoko haize errotak %7 gehiago saldu ditu. Joera hori are indartsuagoa izan da azken hiruhilekoan: %39 handitu da lurreko haize erroten salmenta, eta %82 itsasokoena.

Hurrengo urteetarako aurreikuspen onak ditu multinazionalak, eskariak asko handitu direlako. Guztira, 22.800 milioi euroren eskariak ditu, eta horietatik ia erdiak parke eolikoen mantentze lanei dagozkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.