Akordioa Bizkaiko kontserbetako itunari buruz

2018ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko kontserba lantegietako lan hitzarmena berritzeko ados jarri ziren atzo Cebek patronala eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuak. Greba deialdia egina zuten sindikatuek bihartik ostiralera lan hitzarmenaren berritzea eskatzeko, baina haren atarian bilera batera deitu zituen atzo Cebekek sindikatuak, eta akordio baten aurrekoa lortu zuten. Indarrean jarriko da langileek ontzat hartzen badute.

Horrenbestez, soldatak KPIaren gainetik igoko dira 2018tik 2020ra (aurreko urteko inflazioa + %0,25), batzorde bat eratuko dute berdintasun plan bat egiteko, eta «hobekuntzak» izango dira lizentzietan.

ELAren sinadura falta da akordioaren aurrekoan. Sindikatu horrek uste du adostutakoa «oso txarra» dela, ez dituelako lan baldintzak behar beste hobetzen, eta «enpresetan antolatzeko eta borrokatzeko» deia egin die sektoreko langileei.

Sindikatu horren jarrera kritikatu du CCOOk: «Sektoreko hitzarmenak sabotatzeko ildoarekin jarraitzen du ELAk».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.