Langile bat hil da Etxebarrin, urteko lehena

Berria -

2019ko urtarrilak 11
BILBO. Urteak hamar egun baino ez ditu egin behar izan lanean hildako lehen langilea zenbatzeko. Arcelor Mittal altzairugileak Etxebarrin (Bizkaia) duen lantegian gertatu da ezbeharra. ELAk azaldu duenez, langilea ondoezik sentitu da, eta enpresako medikuek ospitalera bideratu dute. Han hil da. Langileak 54 urte zituen, eta ELAko kidea zen.

ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die senideei eta hurbilekoei, baita enpresako langileei ere. «Aurreko urteetan ikusi dugun bezala, lan istripu ez-traumatikoek gorakada itzela izan dute azken urteotan prekaritate eta lan baldintzen okertzearen ondorioz», esan du. Administrazioei eta prebentzioan aritzen diren instituzioei deitu die, heriotza ez-traumatikoen gorakada iker dezaten. Egoera horiek gainditzeko, «antolatzera eta mobilizatzera» deitu ditu ELAk Euskal Herriko langileak. «Ez dugu nahi aurten ere, iaz bezala, beste 67 langilek bere lanpostuetan bizitza galtzea».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna