CETArekin, %7 igo dira esportazioak Kanadara

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
BRUSELA. Atzo bete zen urtebete Europako Batasunak eta Kanadak beren arteko merkataritza liberalizatzeko CETA ituna sinatu zutenetik. «Ospatzeko asko» ikusten du Cecilia Malmstrom EBko Merkataritza komisarioak, oro har esportazioak handitu egin direlako, eta «modu nabarmenean» sektore batzuetan. Lehen datuen arabera, 2017ko urritik 2018ko ekainera esportazioak %7 handiagoak izan ziren urtebete lehenago baino.

Ia tarifarik gabeko merkataritzaz abantaila ateratzen ari diren sektoreen artean Euskal Herriko industriaren indarguneetako bat aipatu du Malsmtrom- ek: makina erreminta eta aparailu mekanikoak. Esportazioen laurdena dira, eta azken urtean %8 handitu dira. Hortik gora igo dira txokolate salmentak (+%34), fruituenak (+%29) eta botikena (+%10).

EBren datuen arabera, Euskal Herri osoko 90en bat enpresak esportatzen dituzte beren produktuak Kanadara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.