Huaweiko finantza burua atxilotu dute, Kanadan

2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinaren eta AEBen arteko harremanak gaiztotu ditu Meng Wanzhouren atxiloketak. Txinako Huawei telefono konpainiako finantza zuzendaria da Meng, eta Ren Zengfei konpainiaren sortzailearen alaba. Atzo jakin zenez, abenduaren 1ean atxilotu zuten, Vancouverren zegoela (Kanada). AEBek eskatu dute haren atxiloketa eta estradizioa, ustez hautsi egin zuelako Washingtonek Irani ezartzen dion bahimendua. Kanadari kexu ofiziala egin dio Txinako Gobernuak, eta atxiloketaren arrazoiak argitzeko eskatu dio AEBetakoari.

Sakelako telefonoen egilea ez ezik, telekomunikazioen azpiegituretan jokalari garrantzitsua ere bada Huawei. AEBetako, Australiako eta Zeelanda Berriko telekomunikazio enpresek debekatua dute Huaweiren teknologia erabiltzea, herrialde haietako zerbitzu sekretuek uste baitute haren bitartez espioitza egiten duela Txinako Gobernuak. Salaketak ukatu ditu Huaweik. 2017an, Txinako ZTE enpresa zigortu zuten Iranen eta Ipar Korearen bahimendua hausteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.