Langile bat hil da metalezko piezak jota, Zizurkilen

2019ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
ZIZURKIL. Langile bat hil zen atzo, Zizurkilen (Gipuzkoa), metalezko pieza batek jota. Ula construcciones metalicas enpresan izan zen ezbeharra, baina biktimak Begiralia SL enpresarentzako egiten zuen lan. 43 urte zituen. LABek, ohar bidez, gertatukoaren inguruko «ikerketa zehatza» eskatu zuen. Erantzukizunak ere eskatu zituen: «Istripuak ez dira gertatzen arrazoi puntual edo koiunturalengatik; oinarrizko arazo bat daukagu, egiturazkoa dena». ELAk ere lan osasunaren inguruko politikak «errotik» aldatzeko eskaera egin zuen. Izan ere, sindikatuaren arabera, arlo horretako arau hausteak orokorrak dira, eta «erakunde publikoek kontrol eskasa egiten dute».

Gipuzkoako Batzar Nagusiek hildako langilearen familiari elkartasuna adierazi zieten atzo, eta «laneko osasuna lehentasunezko kontua dela» gogorarazi zuten. Urtea hasi denetik hil den bosgarren langilea da, LABen zenbaketen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.