Frantziaren eta Italiaren arteko tentsioa, gora

2019ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
ERROMA. Italiako Gobernuak hainbatetan babestu du Frantziako Jaka Horien mugimendua, eta horrek Parisen pazientzia agortu du. Iragan asteartean, Luigi Di Maio Italiako lehen ministrordea mugimendu horretako kide batzuekin batzartu zen, eta Frantziako Gobernuak «probokaziotzat» jo zuen. Atzo, berriz, Frantziak Italiako bere enbaxadorea kontsultetara deitu zuen auzi horrengatik, eta erabakiak agerian utzi zuen bi gobernuen arteko harremana okertu dela. Horregatik, Matteo Salvini Italiako lehen ministrordeak atzo jakinarazi zuen Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin batzartzeko prest dela.

Enbaxadorea kontsultetara deitu ostean, Frantziako Atzerri Ministerioak Italiako Gobernuari eskatu zion, ohar baten bidez, neurriak har ditzala laguntasunean eta errespetuan oinarritutako harremana berreskuratzeko. Di Maiok elkarrizketarako deia egin zion Parisi, baina adierazi zuen asteotako bilera «zilegia» izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.