Kupoaren ituna publikoa dela dio Jaurlaritzak

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
MADRIL. 2017ko maiatzean Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Ogasun Ministerioak hitzartutako kupoari buruzko ituna ezagutarazi beharko du Madrilgo gobernuak. Hori egitera behartu du auzitegi batek, itun horri buruzko informazioa eskatu zuen herritar bati arrazoia emanez. Aurreko Ogasun ministroak, Cristobal Montorok, uko egin zion ezagutarazteko eskaerari, baina auzitara jo zuen herritar horrek. Bere lan batzuetarako behar duela argudiatu zuen. Hari emango beharko dio ituna, baita Gardentasunaren Kontseiluari ere.

Nolanahi ere, itun hori aspaldi publikoa dela argitu du Jaurlaritzako Ogasun Sailak. Iazko maiatzean eta ekainean jarri zuen bere webgunean, eta nahi duenak hor ikus dezake zehazki zer eta nola hitzartu zuten. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak uste du salaketaren atzean kupoa kalkulatzeko metodologia auzitan jartzeko saio bat egon daitekeela, eta ziurtatu du halakorik ez duela «onartuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.