Lau lagun hil dira AEBetako base militar batean

2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
NEW YORK. Lau lagun hil eta zazpi zauritu izan ziren atzoAEBetan, Florida estatuko Pensacolakobase militarrean, tiroketa batean. Ron DeSantis Floridako gobernadoreak baieztatu zuenez, hiletako bat erasotzailea zen, eta gainerako hirurak haren biktimak.

Zehaztu du hildako erasotzailea Saudi Arabiako aire armadako kidea zela, eta entrenamendua jasotzen ari zela AEBen base horretan.

Erasoa 07:00ak aldera gertatu zen, eskoletarako gelak dauden eraikinean.

Asteazkenean, AEBetako itsas armadako kide batek bi lagun hil zituen eta hirugarren bat zauritu, Pearl Harbourko base militarrean, Hawaiin (AEB). Bere buruaz beste egin zuen gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.