'Dropshipping'-en arriskuaz kezka du Kontsumobidek

Berria -

2019ko apirilak 16
GASTEIZ. Dropshipping deitutakoak «gazteak harrapatzen» ari delako kezkatuta azaldu da Kontsumobide. Ohartarazi duenez, modu bizkor eta erraz batean aberasteko promesak «kasu gehienetan galera ekonomikoak dakartza».

Online denda baten antolamendu bat baino ez da dropshipping-a, baina saltzen diren produktuak ez dira norberarenak. Beste orri batzuen komisio hartzaile gisa jarduteko (Ali Express eta Shopify, besteak beste) erabiltzen da, edo produktu horiek prezio garestiagoan birsaltzeko. Negozio horren onurak nabarmentzen dituzte Youtubeko eta Instagrameko hainbat erabiltzaile erreferentek, baina arrisku asko dituela gogorarazi du Kontsumobidek. Lehenik eta behin, dropshipping-aren nondik norakoen ikastaroek kostu handia dute (600-1.000 euro inguru). Bestetik, komisio hartzaileek saltzaileen antzeko betebeharrak dituzte, eta horiek kostua dute, hala nola produktu akastunen itzulketak, dirua itzultzeko obligazioa, BEZa, eta Gizarte Segurantzan izena ematea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna