U-1eko bederatzi hautesle inputatu nahi ditu fiskaltzak

2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
MADRIL. «Borondate jazarlea» izan zutela argudiatuta, fiskaltzak atzo eskatu zion Bartzelonako Probintzia Auzitegiari 2017ko urriaren 1ean Kataluniako independentzia erreferendumean bozkatu zuten bederatzi boto emaileri «erresistentzia aktiboa» leporatzea. Hala, bi fiskalek Poliziaren Sindikatu Profesionalaren tesiarekinegin dute bat, eta epaileari argudiatu diote bederatzi horiek ez zirela «elkarlanean aritu» poliziekin galdeketaren egunean.

Sindikatu horrek U-1ean botoa eman zuten hemeretzi pertsona ikertzeko eskaria egin zuen, baina auzitegiko epaileak ezezkoa eman zion, hautesle horiek «izaera pasiboa» izan zutelako; hain justu, inputatuak izatea nahi dituen bederatzi boto emaileek Poliziaren aurkako kereilak edota salaketak aurkeztu zituzten, U-1ean «zauriak» jasan zituztelako; Bartzelona erdialdean dagoen Pau Claris institutuan eman zuten botoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.