Pentsiodunen manifestazioa, otsailaren 13an

2021eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
BILBO. Hiru urte beteko dira ostiral honetan Hego Euskal Herriko pentsiodunek protestak hasi zituztela. Egun horretan, mobilizazioen egutegi bat aurkeztuko dute, eta horren artean izango da manifestazio «indartsu» bat egitea otsailaren 13an, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian.

«2018ko urtarrilaren 15ean, astelehenarekin, pentsiodun talde bat Whatsapp bidez batu ginen hemen protesta egitera, 2011z geroztik erosteko ahalmena galtzen ari ginelako», gogoratu zuen atzo Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaile Andrea Uñak, Bilboko udaletxearen aurrean. Hiru urte igarota, Uñak esan zuen ez direla falta kalera ateratzeko arrazoiak. «Panoramak ez du itxura onik. Ez gaituzte aintzat hartu Toledoko Itunaren gomendioetan. Jarraitzen dute murrizketak eskatzen, erretiroa atzeratzen, eta kotizazio epea luzatzen». Gutxieneko pentsioa 1.080ra heltzea eta azken erreformak baliogabetzea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.