Bi lagun hil dituzte labankadaz Finlandian

2017ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
HELSINKI. Gizon batek bi pertsona hil eta beste sei zauritu zituen atzo arratsaldean, labankadaz, Finlandia hegoaldean dagoen Turku hirian. Erasoa gertatu eta minutu batzuetara, polizia batek erasotzaileari hankan tiro egin zion, eta, ondoren, atxilotu. Paula Risikko Finlandiako Barne ministroaren arabera, segurtasun indarrek ez dute eraso «terroristatzat» hartu oraingoz, «nahiz eta ikerketaren norabidea edozein momentutan alda daitekeen». Poliziak hilketak gertatutako lekua jendez hustu zuen, eta herritarrei eskatu zien ez hurbiltzeko. Horrez gain, agintariek Helsinki-Vantaa aireportuan segurtasun neurriak indartu zituzten. Bestalde, erasotzaileak laguntzaile bat izan zezakeelakoan, herritarrei eskatu zieten informaziorik izanez gero segurtasun indarrekin harremanetan jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.