Azaroaren 1ean egingo dituzte bozak Israelen

2022ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
TEL-AVIV. Israelgo herritarrak bosgarrenez deitu dituzte hauteskundeetara lau urte baino gutxiagoko epean. Parlamenturako bozen data zehaztu zuten atzo: azaroaren 1ean egingo dute bozketa. Parlamentua desegin izanak eta bozka berriek herrialdearen krisi politikoa islatzen dute.

Azken gobernua jarduneko bihurtu zen atzo, urtebete eskas iraun duen agintaldiaren ostean. Barne krisiek eragindako blokeoaren ondorioz hartu du gobernuak bozetara deitzeko erabakia.

«Aldaketaren Gobernua» izendatua izan zen hura zortzi indarrek osatu zuten koalizioan. Naftali Bennett ultranazionalistak gidatu du, baina askotariko sektore politikoetako alderdiak izan dira haren kide. Benjamin Netanyahu lehen ministro ohia (2009-2021) boteretik kentzeko helburuak bultzatu zituen gobernu akordio batera.

Parlamentua deseginda, Israel berriz murgilduko da hauteskunde kanpainen tentsioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.