OCDEk pentsioak kalkulatzeko tresna berriak eskatu ditu

2018ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
BILBO. Dagoeneko 47 aste dira pentsiodunak astelehenero kalera ateratzen ari direla. Atzo, Bilbon egindako mobilizazioan, «politikarien hitz ederrak» salatu zituzten, eta konpromisorik hartu ez dutela adierazi. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin eta Nafarroako Gobernuarekin biltzeko eskaera egin zuten Bilboko udaletxeko eskaileretatik, baina baita Espainiako Gobernuko «arduradun gorenekin» ere.

Kalean, 1.080 euroko pentsioen aldarria, beraz, eta bulegoetan, berriz, OCDE pentsioak kalkulatzeko mekanismo automatikoak eskatzen, «errealitatera egokitzeko». Egokitzapen hori egiteko, besteak beste, erretiro adina bizi itxaropenari lotzea proposatu zuen. Hala ere, klase sozial apaletako errealitateak kontuan hartu behar direla azaldu zuen, erretiro adina igotzeak kolektibo horietan izan dezakeen eragina txikitzeko. Finean, lan gehiago egin beharko dela esan zuten, baina denek ezingo dutela berdin egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.