Bangladeshek ez ditu rohingyak «indarrez» botako

2018ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
DHAKA. Joan den urtean, Myanmarko biolentziatik ihesi, rohingya etnia musulmaneko 700.000 kide baino gehiago iritsi ziren Bangladeshera. Hori ikusirik, bi herrialdeetako agintariek adostu zuten rohingyak aberriratzea. Atzo hasi behar ziren lan horrekin, 2.251 Myanmarrera itzulita, baina ez zuten lortu, Bangladesh utzi nahi zuen boluntariorik ez zegoelako. Bidaia Bangladesheko funtzionarioekin eta NBEko ordezkariekin egingo dutela erantsi du.

A.H. Mahmood Ali Bangladeshko Atzerri ministroak adierazi du ez dituztela «indarrez» botako: «Bangladeshek babesa eman zien, zergatik bota behar ditugu orain indarrez?».

Atzo hasi eta bi asteko epean aberriratu nahi zituzten rohingya guztiak; egunero, 150 sorterrirara itzultzea zen asmoa. Bangladeshko agintariak errefuxiatuen kanpamentuetara joan ziren atzo Myanmarrera itzultzeko boluntario bila, baina manifestazio batekin egin zuten topo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.