Chaporen dirua jasotzea leporatu diote Peña Nietori

Berria -

2019ko urtarrilak 17
NEW YORK. Joaquin Guzman, Chapo, droga trafikatzailearen idazkari zenak esan du Enrique Peña Nietok Chapok emandako 88 milioi euro jaso zituela Mexikoko presidente zenean. Alex Cifuentes idazkari ohiak Chaporen aurkako epaiketan egin zituen adierazpen horiek atzo, New Yorken (AEB), lekuko gisa deklaratu zuenean. Cifuentesen arabera, 2016an agintariei esan zien diru kopuru hori adostu zuela Peña Nietorekin Chaporen izenean. Chapo 2016ko urtarrilean estraditatu zuen Mexikok AEBetara, eta joan den azaroan hasi zuten haren aurkako epaiketa.

Peña Nietoren kabinete buru ohiak, Francisco Guzmanek, adierazi zuen Cifuentesek esandakoa «faltsua, absurdoa eta difamazio bat» dela. Narkotrafikoarekin lotutako gatazka da Mexikok duen arazo politiko larriena. Horren ondoriozko hilketa kopuruak Peña Nietoren agintaldiko azken bi urteetan (2017-2018) hautsi zuen marka, gutxienez 30.000 hilketarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna