Iranek AEBen drone bat suntsitu du Ormuzen

2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
TEHERAN. Iranen eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harremana tenkatu egiten da behin eta berriz, talka etengabea baita azkenaldian. Oraingoan, drone batek sortu du gatazka: Iranek AEBen drone bat suntsitu zuen atzo, lur-aireko misil bat jaurtita. Teheranen arabera, drona haren aire eremuan sartu zen, eta espioitza lanetan ari zen. Washingtonek, aldiz, «akats larritzat» jo du gertakaria, eta zehaztu du dronea nazioarteko aire eremuan zegoela. Berez, Ormuzen gertatu da.

Irango Guardia Iraultzaileak komunikatu baten bidez jakinarazi du dronea botata «mezu bat» helarazi nahi izan diola Washingtoni: «Ez da gure helburua gerra bat hastea, baina gure mugak defendatuko ditugu edozein esku hartzeren aurka».

Bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin du azken asteetan. Joan den astean, AEBek Teherani egotzi zioten Omango golkoan bi petroliontzik jaso zuten erasoaren erantzule izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.