Lehen ministro kargua hartu du Netanyahuk

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Urtebete iraun duen blokeo politikoa amaitu da Israelen. Benjamin Netanyahuk eta Benny Gantzek adosturiko koalizio gobernuak parlamentuaren oniritzia jaso zuen herenegun, eta, hortaz, Netanyahu lehen ministroaren kargura itzuli da. Itunaren arabera, 2021eko urrira arte jardungo du postu horretan —1996tik 1999ra izan zen, eta berriz 2009tik aurrera, hamar urtez—, eta orduan hartuko du gobernuburu kargua Gantzek —bien bitartean, lehen ministrorde eta Defentsa ministro izango da—.

Koalizio gobernuaren lehen hilabeteak erabakigarriak izango dira. Hasieran, gobernuak osasun larrialdiari buruzko legedia besterik ezingo du sustatu, eta Zisjordaniaren parte bat anexionatzeko lege proiektua soilik uztailaren 1etik aurrera onarraraz dezake; Netanyahuren aurkako epaiketa, gainera, igandean hasiko dute, eta, Auzitegi Gorenak hura zigortuz gero, herrialdea bozetara joango litzateke berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.