1936ko gerrako erbesteko mitoak ikergai Donostian

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
JARDUNALDIAK. Hamaika Bide elkarteak nazioarteko batzar bat egingo du gaurtik etzi arte Donostian. 1936ko gerrako erbesteko mitoak aztertuko dituzte batez ere, hainbat unibertsitatetako adituen eskutik: Manuel Aznar Soler, Anastasia Shamarina, Antolin Sanchez Cuervo eta Jose Maria Naharro-Calderon, besteak beste.

Mitoak eta filosofia, erbeste errepublikanoaren mitoak, antzerkiaren mitoak, On Kixoteren erbestea, mito femeninoak eta poetak izango dira jardunaldietan landuko dituzten gai nagusiak. EHUko Carlos Santamaria liburutegian emango dituzte hitzaldiak.

Gainera, gaur, 18:00etan, Jose Angel Askuntze idazle eta literatura kritikariari omenaldi bat egingo diote Gipuzkoako Foru Aldundiaren areto nagusian. Tierra calcinada dokumentala emango dute jardunaldien barruan, Askuntzek presentzia handia izan baitzuen hartan. Sarrera irekia izango da ekitaldi guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.