Gobernua osatu ezinean jarraitzen dute Suedian

2018ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
STOCKHOLM. Hauteskundeak egin zituzten irailaren 9an, baina, bi hilabete pasatu ostean, gobernurik gabe jarraitzen dute. Riksdag Legebiltzarrak baztertu duen bigarren hautagaitza da. Irail bukaeran zentsura mozioa galdu zuen Stefan Lofven jarduneko lehen ministro sozialdemokratak, eta parlamentuak atzera bota zuen atzo Ulf Kristersson kontserbadorearen hautagaitza.

Zentro-eskuineko aliantzako bi alderdik, zentristek eta liberalek, kontra bozkatu dute. Ez dituzte onartu nahi SD Suediako Demokratak eskuin muturreko alderdiaren botoak, aliantzak gehiengoa eduki dezan.

Zentristen jarrerak irmoa dirudi. Dena den, Kristerssonek beste hiru aukera izango ditu lehen ministro aukeratua izateko. Dena den, gerta liteke zentristen Annie Loof proposatzea lehen ministro izateko. Halakorik gertatzen ez baldin bada, parlamentua desegin eta ezohiko hauteskundeetara deituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.