Rajoyren aurkako lehenengo akordioa lortu dute Iglesiasek eta Sanchezek

2017ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
MADRIL. Podemoseko buruzagi Pablo Iglesiasek eta PSOEko Pedro Sanchezek euren arteko lehenengo akordioa lortu dute: Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentearen agerraldia eskatuko dute biek batera. Presidenteari eskatuko diote argitzeko zergatik ez dituen erantzukizun politikoak bere gain hartzen, PP Alderdi Popularraren inguruan dauden ustelkeria kasu anitzengatik. Iglesias pozik agertu zen atzo Efe agentziak egindako elkarrizketa batean: «Albiste ona da PSOE guregana hurbiltzen hastea eta bide hori elkarrekin egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.