AEBek eta Txinak merkataritza akordio baten «lehen fasea» adostu dute

2019ko urriaren 12a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Donald Trump AEBetako presidenteak atzo gauean iragarri zuen merkataritza normalizatzen hasteko akordio bat adostu dutela Txinarekin. Pekin prest agertu da AEBei laborantzako produktu gehiago erosteko, eta finantza zerbitzuei eta jabetza intelektualari buruzko kontu batzuetan men egiteko, Trumpen esanetan. Trukean, Washingtonek muga zergak aritzeko konpromisoa hartuko du. Akordio hau itun zabalago baten «lehen fasea» izango dela ere adierazi du, eta bart adostutako puntuak azaroan izenpetuko dituztela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.