Couderc ministro ohia izango da Air Franceko behin-behineko burua

Berria -

2018ko maiatzak 16
PARIS. Anne Marie Couderc eskuineko ministro ohia izango da Air France-KLMko aldi baterako presidentea. Jean Marc Janaillacek joan den astean eman zuen dimisioa, langileek haren berregituraketa plana ezetsi baitzuten galdeketa baten bitartez. Couderc «ahalik eta tarterik txikienean» izango da aire konpainiako arduradun, ordezko finkoago bat aurkitu bitartean. Langileek greba asko egin dituzte azkenaldian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna