Arte Egunak egingo dituzte Oiartzunen

Juan Luis Zabala izango da Oiartzunen. MAIALEN ANDRES / FOKU.
2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun
KULTURA. Herriko kulturzale batek antolatuta, Arte Egunak egingo dituzte irailaren 9tik 11ra Oiartzunen (Gipuzkoa). Lehenengo egunean herriko sei sortzaile jarriko dituzte harremanetan, bikoteka, pieza bat sortzeko. 10ean, berriz, Poesia Eguna egingo dute, eta bertan herriko irakurleek nahiz idazleek —besteak beste, Karmele Mitxelena, Aintzane Galardi, Josu Ibarguren eta Pello Añorga— hainbat testu irakurriko dituzte Gaizkileak gaia ardatz hartuta. Beste gune batean, aurten poesia liburuak argitaratu dituzten Euskal Herriko hainbat poetak beren testuak irakurri dituzte. Han izango dira, hain zuzen ere, Juan Luis Zabala, Lizar Begoña, Maite Lopez, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda. Azkeneko egunean, berriz, artisau eta sortzaileen azoka egingo dute eliza inguruan, eta bertan hogeitik gora eragilek hartuko dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.