Koronabirusa

Txertoa martxo erdialderako egon daitekeela esan dute

Astra Zeneca enpresak azaldu du datorren urteko lehen hiruhilekorako hiru milioi dosi izango dituztela

Astra Zenecaren laborategi bat, Argentinan. JUAN IGNACIO RONCORONI/EFE.
2020ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
BARTZELONA. 2021eko lehen hiruhilekorako koronabirusaren aurkako txertoa erabilgarri egon daitekeela azaldu du Astra Zeneca farmazia enpresako Ikerketa eta Onkologiaren Garapeneko zuzendari Josep Baselgak. Enpresak espero du martxorako hiru milioi dosi izatea, eta ordutik aurrera ekitea banaketari. Txertoa bi dositan ematea aurreikusten dutela azaldu du; bi dosiak hartu beharko dira 28 eguneko tartearekin.

Txertoa datorren urterako espero bada ere, Baselgak adierazi du aurtengo urte amaierarako Astra Zenecak eta txertoak ikertzen ari diren beste zenbait enpresak emaitzak izatea espero dutela. Gehitu du txertoa ez dela «irtenbide bakarra», eta iragarri du enpresa «antigorputz monoklonaletan» oinarritutako tratamendu bat garatzen ari dela, eta birusa gainditu dutenen antigorputzak erabiliko dituztela. Dena den, adierazi du txertoa jartzea ez dela derrigorra izan behar, «norbanakoaren askatasuna» defendatu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.