Koronabirusa

Istiluak izan dira Donostian, Irunen, Getxon eta Mungian

COVID-19aren aurkako neurriak ez errespetatzea egotzita, hainbat gazteren aurka oldartu da Ertzaintza

Ertzaintza Donostiako Trinitate plazan, larunbatean. PIZTU DONOSTIA.
2021eko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Asteburuan salaketa ugari egon dira Hego Euskal Herrian COVID-19aren aurkako neurriak ez errespetatzeagatik, eta liskarrak ere sortu dira hainbat tokitan Ertzaintzarekin. Besteak beste, Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Getxon eta Mungian (Bizkaia) izan dira istiluak.

Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak manifestaziora deitu du larunbat eguerdirako, Ertzaintzaren jokaera eta auzoaren «militarizazioa» salatzeko. Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du Ertzaintzak eragin zituela istiluak, etxeratzeko ordua baino lehen kalean zebilen jendea identifikatzerakoan. EH Bilduk, berriz, informazioa eskatu du. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak esan du beste Polizia eredu baten alde daudela, eta ez «itsu-itsuan erasora» sartzen den Poliziaren alde.

Irunen, Getxon eta Mungian ere liskarrak izan dira asteburuan. Getxon, ehun pertsona inguru batu ziren igandean parke batean, eta, Ertzaintza agertu zenean, gazteek bost edukiontzi erre zituztela. Istiluak «gogor salatu» zituen atzo Amaia Agirre alkateak.

COVID-19aren aurkako neurriak ez betetzea egotzita, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak1.400 isun baino gehiago jarri dituzte asteburuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hemeretzi atxilotu. Nafarroan, Udaltzaingoak 98 isun jarri ditu, eta Foruzaingoak, 63.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.