Berrehun udalerri amnistiaren eta autodeterminazioaren alde

Kataluniako 300 erakundek eta alderdik babestu dute Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordioa

Akordio sozialaren prentsaurrekoa, atzo, Bartzelonan. INTERSINDICAL.
2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialak Kataluniako hirurehun erakunderen eta berrehun udalerriren babesa jaso du. Tartean dira alderdi independentista nagusiakERC Esquerra Republicana, JxC Junts Per Catalunya eta CUP, Omnium Cultural, USTEC eta CGT sindikatuak, Bartzelonako eta Gironako merkataritza ganberak, eta hainbat ikasle antolakunde, besteak beste.

ANC Biltzar Nazional Katalanaren babesa ez du jaso manifestuak, baina, atzo egindako prentsaurrekoan, David Fernandez CUPeko parlamentari ohi eta akordioaren bultzatzaileak adierazi zuen Diadaren eta urriaren 1eko ekitaldien antolakuntzan «murgilduta» zeudelako izan dela. CCOO eta UGT sindikatuek ere ez dute bat egin.

Urriaren 29an bozkatuko dute Bartzelonako Udaleko alderdiek manifestuarekin bat egin edo ez. En Comu Podemek «baietz bozkatuko duela edo abstenituko dela» uste du Fernandezek. Zortziehun udalerrik manifestuarekin bat egitea da plataformaren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.