Biurtekoa, «erabateko arrakasta»

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Makina-erremintaren 30. Biurtekoarekin oso pozik azaldu dira haren antolatzaileak. «Erabateko arrakasta izan da», ziurtatu zuen atzo Xabier Basañez BEC Bilbao Exhibition Centerreko zuzendariak. «Azken hamarkadako azokarik onena» 42.000 profesionalek bisitatu dute, eta, astebete barru dena desmontatzen dutenerako, 42,7 milioi euroren ekarpena egingo dio Bizkaiko barne produktu gordinari, eta 5,3 milioirena, berriz, lurraldeko ogasunari.

Azoka bisitatu dutenen erdiak baino gehiago Euskal Herrikoak ziren, eta nabarmena izan da portugesen ugaltzea.

AFM makina-erremintako elkarteko presidente Cesar Garbalena ere gustura azaldu zen: «Sektore gisa oso irudi indartsua eman dugu, eta industriaren alde apustu egin dugun herria garela ere erakutsi dugu». Azokaren emaitzak eta kalitatea baloratzean, hamarretik 7,9 puntu eman dizkiote AFMko kideek.

2020ko maiatzaren 25etik 29ra egingo da hurrengo azoka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.