Olatz de Andresek 'The Big Game' dantza ikuskizuna estreinatuko du bihar

Berria -

2019ko urtarrilak 18
DANTZA. Olatz de Andres dantzari eta koreografoak The Big Game ikuskizuna estreinatuko du bihar Azkuna zentroan, Bilbon. Giza xake-taula baten bertsio koreografiko librea proposatuko du De Andresek, eta 32 dantzarik beteko dituzte jokoaren fitxen rolak. Dantzertiko ikasleekin prestatu du ikuskizuna koreografoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna