EH Batera-k seinale bat igorriko du Aberri Eguna ospatzeko

«Kantua» izango dute oinarri; aurrerapen gisa, euskal artisten ekarpenez osatutako bideo bat plazaratu dute

Bideoaren irudi bat. BERRIA.
2021eko martxoaren 23a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Euskal Herria Batera herri ekinbideak Euskal Herri osoan ospatuko du 2021eko Aberri Eguna. Ekinbidearen sustatzaileek azaldu dutenez, «kantua izango da batuko gaituzten keinuetako bat», eta, horretarako, seinale bat zabalduko dute apirilaren 4an, 12:30ean. Ordu horretan, «ikus-entzunezko seinale bat» igorriko dute irratietan, tokiko telebistetan eta sarean, eta hiru abesti jasoko ditu: Gernikako arbola; Txoriak txori; eta Ikusi mendizaleak.

Horri lotuta, seinalearen aurrerapen bideoa aurkeztu dute. Hainbat euskal artista ageri dira: La Furia, Erramun Martikorena, Kai Nakai, Niko Etxart, Xabi Solano eta abar.

Sortuk iragarri du bat egingo duela Euskal Herria Batera-ren proposamenarekin, eta «plazak betetzeko deia» egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.