Brasilgo museorik zaharrenean izandako suteak herritarren protestak eragin ditu

Rio de Janeiroko Museo Nazionala, atzo goizean. ANTONIO LACERDA / EFE.
2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
RIO DE JANEIRO. Rio de Janeiroko Museo Nazionalak kalte larriak jasan ditu igande arratsaldean piztu eta atzo goizaldean amatatutako sutearen ondorioz. Brasilgo museorik zaharrena da, eta hogei milioi pieza biltzen ditu, tartean momiak eta dinosauro hezurrak. Herritarrak, bada, protesta egitera atera ziren atzo. Sergio Sa Leitao Kultura ministroak esan du «urtetako axolagabekeriaren» ondorio izan dela sutea, eta krisi ekonomikoa aipatu. Museoko arduradunek, berriz, mantentzerako aurrekontuan murrizketak izan direla salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.