Koronabirusa munduan

Bost kasu berri atzeman dituzte Wuhan hirian

Erietxe bat. F. R. M. / EFE.
2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
PEKIN. Kezkatzeko moduko datuak heldu dira azken orduetan pandemiaren abiapuntutik: beste bost kasu atzeman dituzte Txinako Wuhan hirian, Hubeiko hiriburuan. Igandean iragarri zuten lehena, hiriak hilabete bat baino gehiago zeramala positiborik gabe. Txinan, denera, hamazazpi kasu atzeman dituzte, eta horietako hamar bertan kutsaturikoak dira. Bi hilabetez egon zen Wuhan hiria konfinamenduan, urtarrilaren amaieratik.

Txinako Osasun Batzorde Nazionalak eman du kasuen berri. Haien arabera, positibo eman dutenek ez zuten sintomarik. Wuhango bost horiez gain, Jiolin, Liaoning eta Heilongjiang eskualdeetan atzeman dituzte positiboetako hiru. Hamazazpi kasuetatik zazpi baino ez dira atzerritik heldutakoak.

Oraintxe bertan, Txinan, 141 pertsona daude COVID-19arekin diagnostikatuta. Horietako bederatzi daude larri, eta lehen aldiz jaitsi da zenbakia hamarretik. Denera 4.633 pertsona hil ditu gaitzak Txinan, zenbaki ofizialen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.