Findus badoa Madrilera, eta Nafarroako 42 langilek erabaki behar dute badoazen

Berria -

2019ko urtarrilak 18
IRUÑEA. Findus España konpainiak berretsi egin du bere egoitza nagusia Iruñetik (Taxoare) Madrilera eramango duela aurki, eta bulegoetan aritzen diren 42 langileek erabaki behar dute Madrilera joango diren lanera, edo kontratua hautsiko duten. Azpiegituren konexioak dira egoitza aldatzeko arrazoia, enpresak azaldu duenez.