Kimuak 2019 deialdian hautatutako film laburrak erakusten hasiko dira asteon

2020ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
ZINEMA.Kimuak programaren azken deialdian aukeratu zituzten lanen lehen emanaldi publikoak egingo dituzte asteon, film labur hauenak, zehazki: Jonu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren Artiko, Raul de la Fuenteren El Infierno, Jesus Maria Palaciosen Labo, Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarren Leyenda dorada, Izibene OƱederraren Lursaguak, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama eta Ainhoa Gutierrez del Pozoren Medvedek. Donostiako Tabakaleran egingo dute lehen saioa, ostegunean, 19:00etan; eta, larunbatean, ordu berean, Bilboko Arte Ederren museoan. Egileak bertan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.