Zortzi urteko kondena beteta aske geratu da Ekaitz Samaniego gasteiztarra

2020ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espetxe zigorra osorik beteta, kalean da Ekaitz Samaniego Gasteizko presoa. Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Samaniegori 2012an, Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta, eta, epaia salatzeko, Gasteizko Los Angeles elizan itxi zen Samaniego, herritar ugarirekin batera. Urtarrilaren 14an manifestazioa egin zuten Gasteizen haren egoera salatzeko, eta bera ere protestan zela atxilotu eta espetxeratu zuten. Kondena osoa beteta, herenegun atera zen gasteiztarra Zuerako espetxetik (Espainia), eta senide eta lagunek harrera egin zioten kartzela atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.