Hezkuntzako langile guztiek apurka euskaraz egitea jarri du xede Bildarratzek

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Hezkuntzaren arloko langile kolektibo guztien «hizkuntza trebakuntza sustatzen jarraitzeko» asmoa berretsi zuen atzo Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, legebiltzarreko kontrol saioan, PP-C's-en galdera bati erantzunez. Euskararen Legea aipatuta, gogora ekarri zuen euskarak lan hizkuntza ere izan behar duela, eta, horregatik, irakasleak ez diren langileek ere «apurka eta progresiboki» euskaraz egitea nahi duela. Azken hiru urteetan, 90 beharginek hartu dituzte euskara ikasteko baimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.