Ordainduk ez dio helegiterik jarriko Mondragonen errugabetze epaiari

Mondragonen aurkako epaiketaren une bat. JUANAN RUIZ / FOKU.
2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
ARRASATE. Ordaindu eta Eskuratu plataformek erabaki dute Mondragon taldearen aurka hasitako auzi bidea bertan behera uztea: Arrasateko taldea errugabetzen duen azken epaiari ez diote helegiterik jarriko. Fagor Etxetresnak enpresaren porrotarengatik 47,8 milioi euro eskatu zizkion Mondragoni kooperatibako bazkide eta inbertitzaile ohien talde batek. Epaiketa osteko ebazpena preskripzioa izan zen, eta hari jarritako helegitearen epaiak korporazioa erregabetu du orain aste batzuk. Plataformek ez dute auziarekin jarraituko epaitegietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.