%2,2

2018ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
INFLAZIOA, HEGOALDEAN

Hirugarren hilabetez jarraian, KPI kontsumo prezioen indizeak urte arteko %2,2ko hazkundea izan duHego Euskal Herrian. Garraioaren sektorea izan da indizeari bere horretan gehien eutsi diena. Erregai garestiagoek, hain zuzen, orekatu egin dute argindar merkeagoak eta aisialdiko prezio txikiagoek zekarten beheranzko joera. Irailetik urrira, eguraldi aldaketa areagotzearekin batera, jantzi eta oinetakoak garestitu dira gehien, %8 Nafarroan eta %13tik gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herrialdeka, Nafarroak %2,5eko inflazioa du, %2,2koa Bizkaiak eta Gipuzkoak, eta Arabak, berriz, %2koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.