Asghar Farhadi Nafarroan izango da, zinema sormeneko ikastaro bat ematen

Asghar Farhadi zinemagilea, iaz, Portugalen. MANUEL FERNANDO ARAUJO / EFE.
2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
ZINEMA. Meliton Estudioek antolatuta, Asghar Farhadi zinema zuzendari iraniarrak zinema sormeneko ikastaro bat emango du Lekarozen (Nafarroa), maiatzaren 30etik ekainaren 8ra. Tailerrerako plazak itxita daude, baina publiko orokorrarentzako eskola magistral bat izango da azken egunean. Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren lehen aldiaren aurrerapen modura antolatu dute ikastaroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.