Konpartsen 533 ekitaldi egingo dira Aste Nagusian

Bilboko Konpartsetako kideak programa aurkezten, atzo. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2022ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
JAIAK. Bilboko Konpartsek Aste Nagusirako programa aurkeztu dute, Nagusia izango da lelopean. 533 ekitaldi antolatu dituztela azaldu dute Idoia Ugalde eta Ioritz Varona konpartsakideek. 160 haur eta gazteentzakoak dira; «umeek galdu dituztegauza gehien urteotan». Dena den, haurrak ez dira izango jaiez gozatuko duten bakarrak. Adin tarte guztientzako ekitaldiak antolatu dituzte: goitibehera lehiaketa, esaterako.

Kirolak garrantzi handia du aurten. Aerobithoia, herri kirolak eta Hiri Krosean parte hartzeko aukera izango dute bilbotarrek. Bestalde, piraguismoa eta ur poloa ere egongo dira. Hainbat emakumek jasandako ziztaden harira, «erasorik» ez dutela onartuko adierazi dute konpartsek. Esan dute txosnek erasoen aurkako «babes espazio» izangodirela aurrerantzean ere. Asteartean emango dute erasoen aurkako protokoloaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.