Gose greban jarri dira Iruña-Veleia «argitzearen alde»

Gose grebalariek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen.
Gose grebalariek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko uztailak 24

'IRUÑA-VELEIA AUZIA'. Bost gose greba hasi zuten atzo, Gasteizen, Iruña-Veleia auzia «argitzearen alde». Atzo bertan agerraldia egin zuten gose grebalariek, eta Eusko Legebiltzar berriari eskatu zioten gaia «bide zientifikotik» bideratzeko, «kata kontrolatuen bidez». Horretaz gain, grafitoak babesteko eta ez suntsitzeko ere eskatu zuten. Haien ustez, epaiketa «eskandaluzkoa» izan da, «benetakotasunaren aldeko bide guztiei ateak itxi zaizkielako». Aurkezpenean, kultur arloko zenbait lagun izan ziren: Jose Antonio Villar, Ez Dok Amairuren sortzailea; Pako Aristi eta Josu Naberan idazleak; eta Nekane Jurado ekonomialaria eta Arkaitz Estiballes bertsolaria, eta abar. Horiez gain, gose grebalariei atxikimendua adierazi diete, besteak beste, Andoni Egañak, Jon Maiak, Onintza Enbeitak, Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek eta Jose Angel Uberuagak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Baionako ostatu bat, uztailean. ©Bob Edme

Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Ortzegunean jarriko dituzte neurriak indarrean, hamabortz egunerako, gutienez.

Udal langileak Azkoienen, kalea garbitzen. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, momentuz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean.

Ostalariek protesta egin dute gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira»

Ion Orzaiz

Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera

Pentsiodunen mobilizazio bat, joan den abuztuan. ©Luis Jauregialzto / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna