21 film lehiatuko dira Veneziako 78. Zinemaldian

Mikel Gurrearen Heltzear laburreko irudi bat. IRUSOIN.
2021eko uztailaren 27a
00:00
Entzun
ZINEMA. Mikel Gurrea (Donostia, 1985) zinemagilearen Heltzear film laburra Veneziako 78. Zinemaldiko Orizzonti sailean lehiatuko da, hamabi pelikularen artean. Irailaren lehenetik 11ra bitarte Venezian egingo den zinemaldiaren egitaraua aurkeztu dute Roberto Cicutto eta Alberto Barbera jaunek. Urrezko Lehoiaren sariketa nagusia Pedro Almodovarren Madres paralelas pelikulak zabalduko du, eta denera 21 film lehiatuko dira: besteak beste, Paul Schraderren The Card Counter, Guantanamoko mendeku baten ingurukoa; Paolo Sorrentinoren É stata la mano di Dio, Maradona futbolariaz diharduena; Natasha Merkulovaren Captain Volkonogov Escaped, Sobietar Batasuneko agente sekretuari buruzkoa, 1938an girotua; edo Jane Campionen The Power of the Dog, Thomas Savage idazlearen nobelan oinarritua. Epaimahaiburua Bong Joon-ho zinemagile korearra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.