Azkuna zentroak beste sei artista lagunduko ditu

2020ko irabazleetako bat: Elena Aitzkoaren Lendia Song. ANDONI CANELLADA/ FOKU.
2021eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
ARTEA. Bilboko Azkuna zentroak antolatzen du Babestu sorkuntza garaikideari laguntzeko programa, eta atzo iragarri zituzten aurtengo deialdian aukeratutako sei proiektuak: Ander Perez Puelles, Blanca Ortiga, Jonathan Garcia Lana Tunipanea, Lidia Zoilo Gonzalez, Maria Benito Piriz eta Victoria Ascaso artisten proposamenak gailendu dira. Proiektuak 2022tik 2023ko hasierara bitarte garatuko dituzte, eta Azkunan aurkeztuko. Horiek aurrera eramateko laguntza, aholkularitza eta bitartekaritza eskainiko dizkie zentroak, eta artista bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu.

Babestu-k Azkuna zentroaren programazio ildoekin bat egiten duten egitasmo artistikoen sorkuntza eta hedapena sustatzea du helburu, antolatzaileek diotenez: hau da, arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura edota gizartea dituzte hizpide lagundutako proiektuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.