SERen arabera, Goikoetxeak ez du eten zerga aholkularitza

2014ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Lourdes Goikoetxea 2011ko ekainean izendatu zuten Industria kontseilari, eta gobernura iristean bere zerga aholkularitza bulegoa utzi zuen. Asteartean, bulego horretako bezeroen alde presio egitea eta esku hartzea leporatu zion Nievesek. SER irrati katearen arabera, Goikoetxeak ez du etenda zerga aholkularitza. Haren bulegoko beste bazkideak, Ana Camarak, Goikoetxearen senarraren arkitektura bulegotik lanean jarraitu duela dio irrati kateak. Abokatuaren bulegoak bat egiten du arkitektoarenarekin, eta zerga aholkularitza zerbitzuak bertan hartzen dute hitzordua. Haatik, Merkataritza Erregistroan ez Goikoetxeak, ez senarrak, ez Camarak ez dute izena emanda zerga arloko sozietate hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.