Ortuzarrentzat «onartezina» da Alonsok dioena

Ortuzar, Donostian. JON URBE / FOKU.
2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Alfonso Alonsok EAJri aurpegiratu dio EH Bildurekin Gure Esku-k antolatutako manifestaziora joan dela, Kataluniako sententziaren aurka eta independentistei elkartasuna adieraziz. «Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia Kataluniara bidali zuten Torrarekin errepideak moztera, nahiz eta orain esaten duten bere izenean joan zela», gaineratu du.

EAJren EBBko buru Andoni Ortuzarrek esan du «onartezina» dela esatea Iñigo Urkulluk eta berak ez dituztela gaitzesten Kataluniako «indarkeriazko ekintzak». «Hauteskunde kanpainan buru-belarri sartuta daude, eta erabaki dute beraien etsai nagusia EAJ izango dela», baieztatu du. Horregatik, «edozein astakeria» esateko prest daudela gaineratu du. Ortuzarren iritziz «onartezina» da Alonsok esandakoa, Urkulluk eta berak indarkeriaren inguruan duten iritzia zalantzan jartzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.