Isaias Carrasco omendu du PSEk Arrasaten

Atzoko ekitaldia. JUAN HERRERO / EFE.
2022ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
ARRASATE. Duela hamalau urte ETAk hil zuen Isaias Carrasco PSEko kide eta zinegotzi ohia omendu zuen atzo PSEk Arrasaten (Gipuzkoa). Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariak ere parte hartu zuen ekitaldian. Eneko Andueza PSEko idazkariak ezker abertzalearen kontra jo zuen, «batzuek Euskadin gertatutakoaren orrialdea oso laster itzuli nahi» dutela adierazita. Horri buruz sozialistak «zorrotzak» izango direla ohartarazi zuen. «Euskal sozialistak beti egongo gara egon behar den tokian: memoriarekin, bizikidetzarekin eta Euskadirentzat etorkizun justuagoa eraikitzeko lanean», adierazi zuen Anduezak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.