Araluceko beharginek greba utzi dute, eta urtarrilaren 2an itzuliko dira lantegira

2019ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
IGORRE. Araluceko beharginek erabaki dute bertan behera uztea azaroan abiatu zuten greba. Langile batzordeak azaldu du urtarrilaren 2an itzuliko direla euren lanpostuetara, baina ekintza sinboliko gisa, barruko egoera zertan den ikustera. Herenegun, enpresaren jabe berria —Batz kooperatiba— lantegia husten hasi zen: makineria eta produkzioa eraman zuen handik. Batzek azaroan erabaki zuen Igorreko planta (Bizkaia) ixtea, eta 141 langile kaleratzeko arriskuan daude. Orain arteko negoziazio saioek porrot egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.