Lurpetik atera dute 1937an Bilboren defentsan parte hartu zuen gudari bat

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. 1937an Gamiz-Fikan (Bizkaia) kokatutako defentsa lerroko gudari baten gorpua berreskuratu zuen atzo Aranzadi Zientzia Elkarteak. Herriko biztanle batek eman zuen hobiratzearen arrastoa, duela bi urte: jakinarazi zuen lurperatutako gorpu bat egon zitekeela Elortatxu auzotik gertu. Paco Etxeberria izan da lanen buru, eta Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari izan dira hobitik ateratzeko ekitaldian. 2003tik, Aranzadik 44 indusketa egin ditu gorpuak hobitik ateratzeko, Jaurlaritzaren laguntzarekin. Orotara 106 gorpu atera dituzte lanotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.